Real Sociedad de Fútbol denda ofiziala

Laguntza

Itzuli

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Erabiltzeko Terminoak eta Baldintzak

Real Sociedad de Fútbolen denda birtualean erosi ahal izateko, erabiltzaile gisa erregistratu behar duzu. Gogoan izan zure datuak zuzen sartu behar dituzula produktuak helmugara irits daitezen.

Real Sociedad de Fútbolek emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du. Eskainitako datuak fitxategi batean gordeko dira eta horren arduraduna Club Real Sociedad de Fútbol izango da, eskaeren izapidetzea eskaintzeko eta etorkizunean interesgarriak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuen gaineko merkataritza-eskaintzak bidaltzeko helburuarekin

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Club Real Sociedad de Fútbol erakundeko bezero zaren aldetik, sartze, zuzentze, baliogabetze eta aurkaritza eskubideak landu ditzakezu, eta idatziz jakinarazi beharko duzu helbide honetara:

Real Sociedad de Fútbol, Denda Birtuala, Anoeta Estadioa, Anoeta pasealekua, 20014 Donostia

Eskaria

"Ordainketa egin" botoia sakatzean, erosketa organ zehaztu dituzun artikuluak erosteko eskaera ari zara egiten, eta eskaera gure onarpenaren mende egongo da beti. Horri buruzko zalantza oro saihesteko, zure eskaera onartzeko, guk mezu bat bidaliko dizugu idatziz eskaera berresteko, zure ordainbideko datuak onartu ostean. La Real Sociedad de Fútbol erakundeak, beharrezkoa iritziz gero, zure eskaera edota ordainbidea ezeztatzeko eskubidea gordetzen du uneoro, esate baterako: eskatzen diguzun artikuluren bat stockean agortu zaigunean; club Real Sociedad de Fútbol erakundeak egindako iruzur bat dela eta; ordainketarekin gorabeherak izanez gero; errore tipografiko edo aritmetikoaren kasuan.

Tokiko eta Inportazioko Zergak

Eroslea izango da inportazioko zerga guztiak eta Real Sociedad de Fútbol erakundearen denda birtualean erositako artikulu orori dagokionez aplikagarriak diren tokiko beste zerga guztiak ordaintzearen arduraduna.