Real Sociedad de Fútbol denda ofiziala

Laguntza

Itzuli

LEGE OHARRA

REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresan ardura berezia dugu gure bezeroen datuen konfidentzialtasuna bermatzeko. REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresak inola ere ez ditu erabiliko ezagutza ditugun pertsona fisikoen datu pertsonalak eta ez ditu fitxategietan bilduko eragindako pertsonaren aurretiazko baimenik gabe. REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA erakundeak politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du lege berrikuntzetara eta berrikuntza jurisprudentzialetara egokitzeko, baita sektoreko praktiketara ere. Erabiltzaileek aitortuta dituzte eta landu ahal izango dituzte zehazki lagatako datuen sarbide, baliogabetze, zuzentze eta aurkatze eskubideak.

1.- REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA WEBGUNEAREN TITULARRAk helbide hau du: Anoeta pasealekua, 1 20014 Donostia (Gipuzkoa); webgunearen, edukien eta bertan ageri diren zeinu bereizgarrien titular bakarra da.

2.- JABETZA INDUSTRIAL ETA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK.- Bertan ageri diren webgunea, edukiak eta zeinu bereizgarriak REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresaren jabetzakoak dira eta jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideek babesten dituzte, Espainiako, komunitateko eta nazioarteko legediarekin bat etorriz. Webgune honetako edukiak kopiatu, erreproduzitu, publikoki jakinarazi, banatu edo argitaratzeak, edozein euskarritan edo edozein bitartekoren bidez, eta bertan agertutakoetatik erregistratutako zeinu bereizgarri oro erreproduzitu, imitatu, aldatu edo erabiltzeak, aurretiaz REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresaren zuzeneko baimenik gabe, Espainiako Zigor Kodean aurrez ikusitako Jabetza industrialen eta intelektualen kontrako zigorrak eragingo ditu (azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa) eta beraz, guztiz debekatuta dago. REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA ez da hipertestu esteken bidez webgune honetatik irisgarriak diren edo lotuta dauden beste webguneetako edukien arduraduna. Loturak beste webgune batzuekin txertatzeak ez du edukien onarpena eta titularrekin beste inolako loturarik eragiten.

3.- IZAERA PERTSONALEKO DATUEN PRIBATUTASUNA.- REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA erakundeak Datu pertsonalak hirugarrengo batzuen onurarako ez lagatzeko, saltzeko eta partekatzeko konpromisoa hartzen du. Emandako datuak ez dira zerbitzua eskaintzea ez den helburuetarako erabiliko eta helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, ezeztatu egingo dira. Erabiltzaileak webguneko informaziora sartu ahal izango du izaera pertsonaleko daturik eman beharrik gabe.

4.- ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENA.- REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA, guneko bisitariek bertako edukiez egin dezaketen erabilera okerrarengatik ez du erantzukizunik onartzen.

5.- ERABILTZEKO BALDINTZAK ONARTZEA.- Bisitariak garen aldetik gure orrialdeko edukietara sartzeak webgunearen erabilera baldintzak onartzea eragiten du, pribatutasun politika honetan adierazita geratu diren moduan.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Informazio Eskubidea
Erabiltzaileak gure Kontsulten Basean erregistratzea erabakitzen baldin badu, Datu Base horren helburua lortzeko zehazki beharrezkoak diren datuak eskatuko dira, hau da, REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresako bezeroekin komunikazioa erraztuko da.
Kontsultak: zerbitzua eskuratzeko beharrezko harremanetarako datuak eskatuko zaizkio erabiltzaileari; horrek izaera pertsonaleko datuak ematea eskatzen du. Horren tratamendua helburu horiek lortzeko bakarrik dago zuzenduta, betiere, ezarritako araudi testuinguruaren baitan.

REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresak izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzen duten eta baimendu gabeko asaldura, galera, tratamendua edo sarbidea saihesten duten alor tekniko eta antolakuntzako neurriak onartu ditu, bildutako datuen teknologiaren, izaeraren egoera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta, hori guztia ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Erabiltzailearen Baimena
Datu pertsonalak txertatuta geldituko dira eta REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA, enpresako fitxategietan landuko dira; horrek alor tekniko eta egiturazko neurriak bermatzen ditu emandako informazio pertsonalaren osotasuna eta segurtasuna saihesteko.
Bildutako datuak egokiak, bidezkoak eta ez gehiegizkoak dira REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresaren alor, helburu eta zerbitzu zehatz, zuzen eta legezkoekin lotuta.

Aurkaritza eta Zuzenketa Eskubidea eta Datuen Eguneratzea
Erabiltzaileak informazio hau erabiltzeko eskubidea izango du; gainera, datuak okerrekoak baldin badira, zuzendu ere egin ahal izango ditu, baita fitxategitik baja eman ere. Azken kasu honetan, REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresak informazioa galduko du automatikoki.

Eskubide hauek fitxategiaren arduradunarekin zuzeneko jakinarazpen bidez egin daitezke eraginkor REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, SAD, SA enpresan:
Anoeta pasalekua, 1
20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel.: (34) 943 454 075 / 943 420 247
almacen.anoeta@realsociedad.com
CIF: A20424511

Datu pertsonalen tratamendua eta jakinarazpenak bide elektronikoen bidez bidaltzea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko (BOE 1999/12/14) abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko (BOE 2002/07/12) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako araudiari egokituta daude.